Administraria behar du Galtzaundi Euskara Taldeak

Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko administrazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek ekainaren 24ra arte izango dute Curriculum Vitaea bidaltzeko epea.

 Eskaintzen da:

  • Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan.
  • Egun erdiko lan kontratu mugagabea, sei hilabeteko probaldiarekin.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
  • Ordutegi eta lan-jardun malgua.
  • Tolosaldeko euskaltzale mugimendua hobeto ezagutzea eta eragile izatea.
  • Hasteko aurreikusten den data: uztaila.

Lanpostuaren zeregin nagusiak:

  • Elkartearen kontabilitatearen, fakturazioaren eta ordainketen kudeaketa.
  • Dirulaguntzen eskaerak, justifikazioak eta memoriak bideratzea.
  • Urteko finantza planaren eta proiektuen planteamendu ekonomikoen lanketa egitea.
  • Aholkularitza zerbitzuarekin etengabeko harremana izatea.
  • Elkarteko gainerako proiektuetan eta lanetan parte hartzea.

Eskatzen da:

  • Administraritzarekin eta finantza-kudeaketarekin lotutako ikasketak izatea.
  • Ofimatika menderatzea eta Excelen ezagutza aurreratua.
  • Eskarmentua izatea administrazio lanetan.
  • Kontabilitate eta fakturazio tresnak erabiltzen esperientzia izatea.
  • Jarrera euskaltzalea eta taldean lan egiteko gaitasuna.

Kontuan hartuko da:

  • Administraritza lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
  • Euskalgintzaren inguruko ezagutza.
  • Gizarte mugimenduetan esperientzia.
  • Tolosaldekoa izatea.
  • Gidatzeko baimena eta autoa.

Interesatuek bidali Curriculum Vitaea ekainaren 24a baino lehen ondorengo helbidera: galtzaundi@galtzaundi.eus.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 655 004 telefono zenbakira.

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegiak xedatzen duenez, jakinarazi nahi dizugu, deialdi honetan emandako datu pertsonalak Galtzaundi Euskara Taldearen fitxategi batean jasoko direla langile hautaketa-prozesu hau burutzeko erabiliko direla. Informazioa bidaltzeak tratamendu hau egiteko onarpena dugula suposatuko du. Gogorarazten dizugu emandako datuak ikustea, zuzentzea eta ezereztea eska dezakezula, bai eta, tratamenduari aurka egitea ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu helbide honetan: Nafarroa Etorbidea, 6, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bidez: galtzaundi@galtzaundi.eus.