Mintzalaguneko taldeek ekimen bateratu bat egin dute Tolosan. Herriko bitxikeriak ezagutu dituzte Iker Iriarteren eskutik, eta ondoren, JO Topagunera joan dira mokadutxo bat jatera. Galtzaundiren bueltan, Mintzalagunean 62 lagun daude, hamar taldetan banatuta. Astean behin elkartzen dira ordubetez euskaraz mintzatzeko. Mintzalaguneko taldeak bildu ditu Galtzaundik elkar ezagutu daitezen.