Euskaraldiaren bueltan, Andereño Rositaren antzerki-bakarrizketa Galtzaundin

Euskaraldia hasi aurretik motorrak berotzeko, Andereño Rositaren antzerki-bakarrizketa izango dugu datorren asteazkenean, maiatzaren 14an, Galtzaundin, 19:00etan, Itziar Saenz de Ojerren eskutik. Ikusizuna 16 urtetik gorakoentzat zuzendua dago, eta sarrera doakoa izango da.

Andereño Rositak hilabete korapilatsua izango du maiatzekoa, Euskaraldiaren kultur programazioaren baitan herriz herri ibiliko baita “umorea baliatuz, euskararen aldeko ekimen honek sortu nahi duen ilusio eta giro positiboa hedatzen”. Andereño Rosita euskaltzale porrokatua da, eta, besteak beste, estres linguistikoa kudeatzeko aholkuak emango ditu.

Euskaraldiaren bueltan, Andereño Rositaren antzerki-bakarrizketa Galtzaundin 3