Beste urtebetez, arrakasta handia izan du Tolosako Gau Beltzak. Momotxorroek, Udaberri Dantza Taldeko eta Tolosaldeko Ahots Gazteko kideek eta aktore taldeak hainbat herritarrekin batera egin dute Euskal Pizkunderainoko bidea, ‘Oi gu hemen’ kantua eta Udaberriko fanfarrearen doinu iluna tartekatuz. Bertara iristerako, jendez beteta zegoen Euskal Pizkundea plaza, musikaz, antzerkiaz eta dantzaz osatutako ikuskizuna hasteko zain.
Galtzaundi Euskaltzaleen Elkarteak ohitura eta tradizio zaharrak euskaratik eta euskaraz ospatzen jarraitzeko deia egin nahi die herritar guztiei, eta eskerrak eman nahi dizkie gerturatu ziren herritar guztiei zein ikuskizunean parte hartu zutenei zein boluntarioei.
Hemen ikus daiteke antzerkia osorik:
Hona hemen Juanan Dorronsororen argazkiak:
