Martxan da Zuberoako Basabürüko eta Eperra ikastolak laguntzea eta Zuberoako tokiko ekoizpena bultzatzea xede duen Ikaskoli kanpaina. Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik, euskararen etxeko transmisioa eteten ari da Zuberoan, eta ikastolak ezinbestekoak dira euskara transmititzeko.
Horretarako, kalitate handiko eta tokiko ekoizpenez osatutako hiru saski –Pettarra, Arbaila eta Basabürüa– eska daitezke azaroaren 22ra arte, eta abenduaren 12an banatuko dira Euskal Herri osoko banaketa guneetan – Tolosaldeko banaketa gunea Galtzaundiko egoitza izango da–.
SASKIAK

-
-
- Ahate gibel berrosatua
- Eztia
- Ardi gazta kiloa
- Bixkotx sukratuak
- Pastak
-

- Bixkotx artesanalak
- Kilo erdiko bi gazta
- Bixkotx gatzatuak
- Erreximenta
- Pastak
- Tisana
- Eztia
- Lukainka idorra
- Fusilli pasta xuriak
- Patea
- Eztia
- Piper eztia ozpinan
- Sagar jüsa
- Gasna biologikoa

