Urteroko ohiturei jarraituz, ikasturte amaierako ekitaldi bateratua egin dute Mintzalaguneko taldeek. Galtzaundiren egoitzan bildu dira 30 lagun inguru eta merienda ederra egin dute musikak lagunduta.
Joan den irailaren amaieratik Mintzalaguneko taldeak astean behin ordubetez elkartu dira euskara modu informalean praktikatzeko. Galtzaundiren bueltan, 63 pertsona daude, hamar taldetan banatuta. Datorren irailetik aurrera jarraipena emango zaio Mintzalaguna ekimenari, euskara praktikatu nahi duten herritarrei deialdi zabala eginez.
