Iruñara autobusez joateko aukera Tolosaldetik

Ekainaren 13an Iruñeko kaleak Euskal Herri osoko euskaltzalez betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileak, «Euskaltzaleon Martxa» lelopean. Izan ere, azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu den arren, gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat.

Galtzaundi Euskaltzaleen Elkarteak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik ekitaldira joateko. Autobusean joateko izena online, WhatsAppez, emailez, telefonoz edo presentzialki emateko aukera egongo da. Autobusak 15:30 eta 16:00 artean irtengo dira eta ekitaldia amaitutakoan bueltatuko dira. Izena emateko azken eguna ekainarek 10a izango da. Autobusak herri hauetatik irtengo dira: Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Tolosa, Alegia eta Ikaztegieta.

 ERRESERBATU AUTOBUSEKO LEKUA

Prezioa: 10 euro (egunean bertan autobusean ordainduko da).
Joaneko ordutegia: 15:30-16:00 bitartean (herriaren arabera).
Bueltako ordutegia: ekitaldia amaitutakoan.
Izena emateko azken eguna: ekainak 10.

Nola erreserbatu dezakegu lekua Tolosaldeko autobusean?

Online: hemen.

Telefonoz: 943 655 004

WhatsApp-ez: 688 738 418

Email-ez: galtzaundi@galtzaundi.eus

Presentzialki: Galtzaundiren egoitza (Plaza Berria 1, Tolosa).

 

Iruñara autobusez joateko aukera Tolosaldetik 3