Rafa Gorrotsategiren museora egin dute bisita Mintzalagunek

Mintzalagun taldeek ekimen bateratu bat egin dute Tolosan. Oraingoan Rafa Gorrotsategiren museora egin dute bisita eta bertan txokolatearen inguruko bitxikeriak entzuteaz gain, txokolate bero batez gozatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek.

Galtzaundiren bueltan, Mintzalagunean 63 lagun daude, hamar taldetan banatuta. Astean behin elkartzen dira ordubetez euskaraz mintzatzeko. Mintzalaguneko taldeak bildu ditu Galtzaundik elkar ezagutu daitezen.

Bilatu