Galtzaundik autobusa antolatu du ELA, LAB eta Steilas sindikatuek ‘euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde’ lelopean deitu duten manifestaziora joateko. Hitzordua maiatzaren 9an da Bilbon eta autobuserako izen-ematea zabalik dago jada. Autobusa Tolosatik irtengo da 15:30ean eta itzulera manifestazioa amaitu ondoren izango da. Izen ematea irekita dago maiatzaren 6a, asteazkena, bitarte. Autobusean joateak 15 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 13 euro).
Izena emateko
Deitu 943 655 004 zenbakira edo etorri Galtzaundira (Plaza Berria 1).
