Udaberrian sartzearekin bat, martxan da berriz ere errenta aitorpena egiteko garaia, eta Tolosaldeko udalek, UEMAk eta eragileek, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu diete herritarrei.
Apirilaren 7an hasi da proposamenak onartzeko epea, baita aitorpena Internet bidez aurkezteko epea ere; modu mekanizatuan aurkezteko epea, berriz, apirilaren 14an zabaldu dute.
Azken datuen arabera, Tolosaldean errenta aitorpenen %22a egin da euskaraz; Gipuzkoa mailan, baino % 4 gehiago. Nolanahi ere, ikusita zein den euskaldunen ehunekoa, eta administrazioarekiko beste harreman batzuetan zenbatekoa den euskararen erabilera, badago ehuneko hori hazteko tartea. Horixe du helburu ‘Ogasunarekin euskaraz’ kanpainak: beste arlo batzuetan bezala, ogasunarekin ere gero eta gehiago aritzea euskaraz.
