Martxoaren 19an abiatuko da 24. Korrika, Atharratzetik milaka lagunen babespean. Hamaika egunez ibiliko da lekukoa eskuz esku eta bi aldiz sartuko da eskualdean. Lehenengo sartu-irtena, martxoaren 23an egingo du, 21:33ean Lizartzatik sartu eta 00:15ak aldera Adunatik Andoain aldera joango da. Bigarren sartu-irtena, martxoaren 28an izango da eta oraingo honetan, 13:00ak aldera sartuko da Ikaztegietatik eta 14:30ak aldera Bidania-Goiatzetik Errezil alderako bidea hartuko du.
Horregatik, hainbat herritan antolatu dute korrikari dagokion festa.
Ikusi egitarau ezberdinak!
