Bost umorista, zuzeneko musika, edariak eta krispetak. Hori topatuko dute abenduaren 23an, 19:00etan, Gure Zirkuak Tolosan duen karpara gerturatzen direnek. Galtzaundiren eta Gure Zirkuaren eskutik, publikoa barrez lertzeko helburua izango dute Antton Telleriak, Jone Bengoak, Julen Portillok, Kike Amonarrizek eta Nerea Arriolak. Umoregileek bakarrizketa laburrak egingo dituzte eta horretarako giro ezin aproposagoa sortzeko zuzeneko musika ere egongo da ordubete pasatxoko saioan.
Sarrerak agortuta daude (eguneraketa abenduak 10).
