Aitor Bedia elkarrizketatu dute Kalexkako gaztetxoek

Aitor Bedia ‘Añube’ taldeko abeslaria izan da protagonista igandean egin den Sormenetik GurEran. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira eta Ikaztegietako Kalexkako gazteek Bedia aukeratu dute elkarrizketatu moduan. Gazteek hartu dituzte ekitaldia osatzeko ardurak: elkarrizketa antolatu, beharrezko materialak zerrendatu, saioari forma eman eta euskarri komunikatiboak sortzea, besteak beste. Bertaratu direnak, elkarrizketa arin eta fresko batez gozatzeko aukera izan dute.