Joan Durangoko azokara autobusez Tolosaldetik

Abenduaren 5etik 8ra garatuko da Durangoko Azoka. Landako Gunean 285 erakusmahai ipiniko dituzte 175 partaideren artean, eta 1026 kultur nobedade egongo dira kulturazaleek hartzeko eta emateko; horietatik 694 liburuak, 163 musika ekoizpenak, 30 aldizkariak eta 139 bestelako ekoizpenak (fanzineak, audioliburuak, podcastak…) izango dira. Lan berriak aurkezteko 273 ekitaldi programatu dira. Inoizko zenbaki handienak dira.

Berrikuntza nagusiak

60. urteurrenarekin batera, Durangoko Azokak zenbait berrikuntza plazaratu nahi izan ditu. Berrikuntza horiek ordea, ez diote urteurren baten ospakizunari erantzuten, Azokak sei hamarkadetan zehar egindako ibilbidearen noranzkoari baizik: ingurura moldatzen joan da etengabe azoka; euskal kulturaren berritasunei egokitzen eta arte-adierazpen berriak batzen. Horregatik, aurten bi gune berri izango ditu Durangoko Azokak: Berbagailua (Podcasten Plaza) eta Atartea (Arte Ederren Plaza).

Horrekin batera, aurten nobedade bezala, azoka itxi eta gero egitarauak jarraipena izango du. Hasteko, gauetako kontzertuak izango ditugu: 5ean Lukiek eta Ezezez, eta 6an Mirua eta Naxker. Gainera, 6an Behe Bandakoen errezitaldia eta bostOK konpainiaren emanaldi bat ere egongo da iluntzean; 7an Formol laborategiaren ikuskizuna izango dugu, baita Bittor Kapanaga kulturgilea omentzeko ekitaldia, eta Gaua filmaren emanaldia Paul Urkijo bertan dela.

Durangoko azokara autobusa, abenduaren 7an:

Beste urtebetez, Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak. Abenduaren 6an Tolosaldetik Durangora joateko aukera paregabea da Alegiatik, Amasa-Villabonatik, Anoetatik, Ikaztegietatik, Iruratik eta Tolosatik. Izen ematea irekita dago abenduaren 3ra (asteazkena) bitarte. Prezioa 16 eurokoa da (galtzaundikide edota atarikide direnentzat 14 euro). Galtzaundiren egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. 
 
Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 10:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 20:00etan izango da, Durangon. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

Hemen eguneko egitaraua ikusgai.