Geroz eta gehiago dira Mintzalagun praktiketara gehitu direnak eta talde bakoitzari behar duen arreta emateko, eukaraz hitz egiteko erraztasuna duen bidelari baten beharra du Galtzaundik. Asteazkenetan 17:30etatik 18:30etara Tolosan elkartzeko konpromisoa eskatzen du bidelari izateak eta bertan euskara gaitasuna hobetu nahi dutenei laguntza eskaini eta beraiekin euskaraz hitz egitea da helburua.
EMAN IZENA
Asteazkenetan 17:30etatik 18:30etara euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest? Jarri zaitez gurekin harremanetan 943 655 004 zenbakira deituz, galtzaundi@galtzaundi.eus posta elektronikora idatziz, Tolosako Plaza Berria, 1eko gure bulegora etorriz edo goian topatuko duzun formularioa betez.
