Urriaren 23tik azaroaren 13ra bitartean egongo da Errigorako saskiak eskatzeko aukera. Nafar hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25a zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Errigora Ikastolen Elkartearekin, AEKrekin eta Sortzenekin elkarlanean egiten da, beraz kanpainak uzten duen diru-ekarpenaren zati handiena hegoaldeko ikastolei, AEK-ren euskaltegiei eta zonaldean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratuko zaie. Horrez gain, ekarpenaren beste zati bat, Errigorak sortutako Agerraldia ekimenari bideratuko zaio. Euskarari hauspo berria ematera dator mugimendua eta irabaziekin, euskararen ezagutza bultzatu, erabilera sustatu eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak bultzatzea du helburu.
Saskiak, eskualdeko 18 herrietan jasotzeko aukera egongo da.
IKUSI SASKIAK
SASKI BELTZA
60 euro

Produktuak: Olioa · Piperrak · Zainzuriak · Orburuak · Kardua · Potxak · Borraja · Teilak · Mahats zukua · Ardo beltza · Ilarrak · Patxaran mantekatuak
SASKI BERDEA
65 euro

Produktuak: Piperrak · Olioa · Zainzuriak · Orburuak · Txitxirioak · Pasta · Tomatea · Teilak · Txokopipitak · Sagar zukua · Ozpina · Ardo beltza erdi-ondua
SASKI GORRIA
75 euro
Produktuak: Ardo beltza (18 hil barrikan) · Ardo txuria · Olioa · Piperrak · Zainzuriak · Turroia · Mantekadak · Polboroiak · Ardi-gazta · Txokolatezko molineritoak · Patxarana
Saskiak nola eskatu
Eskualdean, saskiak online eskatu beharko dira. Nahi adina saski aukeratu ostean, zure datuak sartu eta saskia jasotzeko gunea aukeratu beharko duzu (gune bakoitzak saskiak jasotzera joateko bere data eta ordutegia izango du). Eskualdean 18 herrietan egongo da saskiak jasotzeko aukera: Abaltzisketan, Adunan, Alkizan, Altzon, Amasa-Villabonan, Amezketan, Anoetan, Asteasun, Berastegin, Berrobin, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Larraulen, Lizartzan, Orendainen, Tolosan eta Zizurkilen.
EGIN ESKARIA ONLINE

