Galtzaundik autobusa antolatu du Tolosatik Ibilaldira joateko

Aurten Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak antolatuko du Ibilaldia, eta Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak Galdakaora joateko autobusak antolatu ditu.
47. aldiz egingo dute Bizkaiko ikastolen aldeko festa, Magaletik herrire euskera erdire lelopean. Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 25ean. Izen ematea irekita dago datorren osteguna maiatzaren 22a bitarte.
Autobusean joan nahi izanez gero, 14 euro ordaindu beharko dira (Galtzaundikide eta atarikideentzat 12 euro). Izena emateko deitu (943 655 004) edo Galtzaundira etorri (Plaza Berria 1). Ordainketa egunean bertan egingo da, autobusean.

Autobusa 9:30ean aterako da Tolosako Santa Klara geltokitik, eta 19:00etan itzuliko da Galdakaotik.