Zuzendaritza berritu da urteko bilkura nagusiaren ondoren, Villabonan

Maiatzaren 17an egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Villabonako Subijana etxean izan da batzarra. Bertan, 2022ko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. Jarraian, Galtzaundik 2023rako aurreikusten duen egitasmoa eta aurrekontua ere aurkeztu da. Puntu guztiak aho batez onartu dira eta amaitzeko, Zuzendaritzako partaide berrien aurkezpena egin da, beren lekua utzi dutenei egindako lana eskertzearekin batera. Batzarraren azken zatian, Xan Aire euskara teknikariak ‘Biba folklorea!’ herri kulturaren funtzioak gure komunitatean hitzaldi laburra ere eskaini du.

Horrenbestez, kide hauek osatzen dute orain Galtzaundi Euskara Taldearen Zuzendaritza Taldea:

  • Lehendakaria:  MANEX URRUZOLA < Kike Amonarriz
  • Lehendakariordea: MAITE ASENSIO < Ane Izagirre
  • Idazkaria: KLARA ZEBERIO < Amaia Goikoetxea
  • Diruzaina: KIKE AMONARRIZ < Maite Asensio
  • Kideak:
    • UXOA ELUSTONDO (Aktibazioa)
    • JOSU LIZARRALDE (Aktibazioa)
    • MADDI DORRONSORO(Jakintza) < Haritz Azurmendi
    • NAGORE ARIN (Sustapena)
Batzar Nagusia
« of 7 »