Ostiralean banatu dira 2020. urteko Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren sariak Ibarrako plazako arkupean. Sarituen eta lanen izenak hemen topatu ditzakezue. Abenduaren 30era arte lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.
Galtzakomik
Euskarazko komikigintza sustatzea helburu duen egitasmoa da. Galtzaundi euskara elkarteak antolatzen du Ibarrako Udalaren laguntzarekin. Ondoko helbide elektronikoan dituzue urtez urte saritutako komikiak: http://galtzakomik.blogspot.com
Ibarra-Galtzakomikeko saridunak izendatu ditu epaimahaiak
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 13. edizioa izan da eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 30a arte irekita egon ondoren, lan gehien jaso dituen edizioa izan da aurtengoa: guztira 251 komiki…
Martxan da XIII. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa. 13. edizioa izango da aurtengoa eta azken urteetakoekin alderatuz bi berrikuntza nagusi izango ditu lehiaketak: aurkeztu beharreko lanen gaia librea izango da eta kategoria bat gehiago gehitu da sariak…
Banatu dira 2019ko Ibarra-Galtzakomik sariak
Abenduaren 13an banatu dira Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamabigarren edizioko sariak Ibarrako Kultur Etxean. 80 pertsonatik gora elkartu dira areto nagusiko ekitaldian eta sarien irabazleak banan bana pasa dira oholtzatik. May Gorostiaga antzezleak eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariak girotu dute ekitaldia. Aurtengo…
Galtzakomikek baditu irabazleak
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengo edizioa, 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urtea dela kontuan hartuz, desagertzeko arriskuan dauden munduko jatorrizko hizkuntzen aldarrikapena egiteko baliatu da. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 25a arte…
Komiki tailerra jaso dute Uzturpeko ikasleek
Irailaren amaieratik aurrera martxan da Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa. Egitasmoaren barruan, hainbat ekitaldi antolatzen dira abendura bitarte eta ostegunean, Ibarrako Uzturpe ikastolako ikasleek komiki tailerra jaso dute Iñaki Martiarena ‘Mattin’-en eskutik. Ikasleek Mattinekin batera landu dituzte komiki istorioek behar dituzten eduki…
Hitzen eta irudien bitartez mintzatu da Asisko Urmeneta
Asisko Urmeneta irudigilea izan da Galtzaundi tabernako iraileko ekitaldiko gonbidatua. Lehenik, 12. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren aurkezpena egin da eta ondoren, Asiskoren ibilbidea errepasatzeari ekin zaio Kike Amonarrizek botatako galderei erantzunez. Bere bitxikeri pertsonalak, parte hartutako proiektuak, izandako bizipenak eta beste…
Aurtengo Galtzakomik, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urteari begira
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 12. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du. Azken edizioa arrakastatsua izan zen: 200 lan jaso ziren, Euskal Herriko hamaika txokotatik bidalita. Aurtengo edizioa, 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urtea dela kontuan hartuz, desagertzeko arriskuan dauden…
Asisko Urmeneta eta Galtzakomiken aurkezpena, Galtzaundi tabernan
Hilabeteroko martxan, iraileko azken ostegunean, 26an, ekitaldi kulturala antolatu da Ibarrako Galtzaundi tabernan, 19:00etatik aurrera. Oraingoan Asisko Urmeneta irudigilea izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du `karrika-turistarenak’ saioan. Bestetik, ekitaldi hau aprobetxatuko da 12. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurkezteko.…
Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak
Parte hartze aldetik erantzun bikaina jaso du ‘Ibarra-Galtzakomik’ komiki lehiaketak hamaikagarren edizioan. Guztira, 200 lan jaso dira aurtengoan, iaz baino 50 gehiago, eta Euskal Herri guztiko komikigileek hartu dute parte euskarazko komikigintza sustatzea helburu duen lehiaketan. Edizio honetan, Euskaraldia aukeratu…