2019ko Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, Tolosaldean erabiltzen diren hitz propioak biltzea, hitz zaharrei esanahi gaurkotua eranstea eta hitz berriak sortzea helburu zuen Hitzolariak egitasmoa jarri zen martxan. Guztira, 1.000 hitz baino gehiago bildu dira eskualdeko herritarrei esker eta azkenean, 850 hitzez…
Euskarak 365 Egun
Euskarak 365 Egun dinamikaren barruan egiten diren ekintzak eskualde mailan gauzatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Euskararen eguneko ekitaldietako argazkiak, herriz herri
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, eskualdeko herrietan ekitaldi ugari antolatu dituzte. Horietako askotan, Hitzolariak ekimena landu dute, herrietako hitz propioak bildu, hitz berriak sortu eta hizkuntzarekin jolasteko. ARGAZKIEN ITURRIAK: Tolosaldeko Ataria, Aiurri eta ekitaldien antolatzaileak. ABALTZISKETA ADUNA ALKIZA…
Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua herriz herri
Abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna eta Tolosaldeko ia herri guztietan gure hizkuntzaren eguna ospatzeko egitaraua osatu dute. Aurtengoan ere, eskualdeko ekimen bateratua proposatu du Galtzaundi Euskara Taldeak eta ‘Hitzolariak’ egitasmoaren bitartez, herritarrek hizkuntzarekin ondo pasatzea lortu nahi da. Jarraian,…
Hitzolariak martxan dira, Euskararen Egunean hitzekin jolasteko
Amasa-Villabonako Berdura plazan aurkeztu da Tolosaldeko herriek 2019ko Euskararen eguna dela eta egingo duten ekintza bateratua. Eskualdeko hainbat herrietako ordezkariekin batera aurkeztu dute egitasmoa Amasa Villabonako alkate Beatriz Unzuek eta Galtzaundiko kide Imanol Artolak eta Uxoa Elustondok. Duela bi urteko…
Villabona, Zizurkil, Leaburu eta Anoetan izango da ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ zikloa
Aurrera doa Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako hitzaldi zikloa eta eskualdeko hiru herri bisitatu ondoren, Amasa-Villabona, Zizurkil, Leaburu-Txarama eta Anoetan izango da hurrengo astean. Zizurkilen kasuan bigarren aldiz eskainiko dute hitzaldi Galtzaundiko kideek; aurretik Zizurkil Goain eman zuten hitzaldia eta oraingoan,…
‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloa aurkeztu da
Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Pasa den urteko hitzaldi zikloari keinua eginez, ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ izena izango dute saioek. Euskal Herriko errealitateari erreparatuz, euskaraz bizitzeko posibilitate erreala baitago Tolosaldean:…
Herrietako taldeen jarraikortasunari buruz 1ERATU mintegian
Abenduan amaitu zen Euskaraldiak milaka euskaltzale aktibatu eta batzordeak sortzea eragin du. Bigarren edizioaren prestaketa lanetan gauden honetan, talde horien eraginkortasunaz eta iraunkortasunaz hausnartzeko lan ildo berri bat jarri du abian Euskaltzaleen Topaguneak: 1ERATU, herrietako mugimendu eta talde horiei guztiei antolatzeko eta…
[GUTUNA] Zorionak: Euskaraldiak batu egin gaitu
Amaitu da Euskaraldia, 11 egun euskaraz ariketa soziala. Euskaraldiaren biharamunean gaude eta bateren batzuk ajea ere izango duzue akaso. Eskerrak emateko garaia da. Eskerrak emateko garaia da ariketan parte hartu duzuen 8.100 Ahobizioi eta Belarriprestoi. Kontzeptu horiek ezin dira egun batetik…
A3-ren bueltan, eskualdeko herrietako argazkiak
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean amaitu da Euskaraldia. Urtero bezala, Tolosaldeko herrietan ekintza desberdinak antolatu dira egun horren bueltan eta herri gehienek ‘Euskarak 365 egun’ leloa plazaratuz argazkia atera dute Euskaraldiko partaide nahiz gainerako herritarrekin. Jarrain bildu ditugu Tolosaldeko herrietako…
Euskaraldiaren Tolosaldeko aldizkaria ikusgai sarean
Tolosaldeko Ataria eta Aiurri hedabideek elkarlanean egin dute Euskaraldiaren Tolosaldeko aldizkari gehigarria. Euskaraldiko parte hartzaileen iritziak, esanak eta Euskaraldiaren antolakuntzan parte hartu dutenen esperientziak biltzeaz gain, 11 egunetarako aholkuak ere jasotzen dira Ahobizientzat eta Belarriprestentzat.