Galtzaundi Euskara Taldeak Euskaraldiaren aitzakian antolatutako bigarren saioa izan da Maialen Lujanbiok Tolosako TOPIC zentroan eskainitakoa. Bertsolari hernaniarrak hizkuntzaren eta sorkuntzaren inguruko gogoetak plazaratu ditu TOPIC aretoa bete duten entzuleen aurrean eta horretarako, bertsoez ere baliatu da Lujanbio.
Euskarak 365 Egun
Euskarak 365 Egun dinamikaren barruan egiten diren ekintzak eskualde mailan gauzatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Galtzaundiko bi zuzendaritzakide ETBko artefaktua saioan
ETBko Artefaktua saioko elkarrizketatua izan da Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Kike Amonarriz. Euskararen bidegurutzetik lana argitaratu zuen iaz Amonarrizek; urte hauetan guztietan gure hizkuntzaren inguruan egindako hausnarketa eta bildutako datu guztien inguruko lan dibulgatzailea. Saioan liburuari eta Euskaraldiari buruz hitz egin…
Maialen Lujanbiok hitzaldia emango du Ibarran
Urriaren 29an, osteguna, Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du Ibarrako Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera. Hemendik joaten da mundura? hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk izeneko saioa emango du Lujanbiok Ibarran, eta euskarari eta euskal kulturari buruzko gogoetak plazaratuko ditu bertan. Saioak…
[BIDEOA] ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia osorik ikusgai
Dagoeneko ikusgai dago larunbatean Leidorren ikusi ahal izan zen ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia osorik 28 Kanalari esker. Tolosako kale-erabilera neurketaren emaitza historikoetatik abiatuz, azken urteetan egindako lanaren aitortza eta 2020ko Euskaraldiaren aurkezpena egin ziren ekitaldian.
‘Euskararen 100 urte Tolosaldean’, eskualdeko bilakaeraren azalpen bideoa
Irailaren 26ko ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldian euskarak Tolosaldean izandako bilakaera azaltzen duen bideoa aurkeztu zuen Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosako Leidorren. Hemen ikusi daiteke bideoa osorik:
‘Gehiago, geahigorekin, gehiagotan’ ekitaldiak emandakoa
Eskualdeko euskaltzaleak Tolosako Leidorren bildu dira larunbat eguerdian Galtzaundik antolatutako ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldiaz gozatzeko. Olaia Toral, Maider Iñurrita eta Iker Gonzalezek jarri diote musika ekitaldiari, bakarrizketa umoretsua Antton Telleriak egin du eta oholtza gainean aurkezle lanak egin dituzte Nagore…
Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren
Irailaren 26an, Tolosaldean euskararen alde lanean aritu diren eragile, talde eta norbanako ugariren lana eta lorpenak aitortuko dira Tolosako Leidor aretoan egingo den ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldian. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako saioa 12:00etan hasiko da; musika, umorea eta bertsoak uztartuz,…
Kike Amonarriz elkarrizketatu dute Egun On Euskadi saioan
Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari eta Topaguneko presidente Kike Amonarriz elkarrizketatu du Iban Garatek Egun On Euskadi saioan. Euskarak pandemiaren eraginez bizi duen egoerari buruz hitz egin du Amonarriz, aktualitateko hainbat gairen inguruko irakurketa egitearekin batera.
Formakuntza saioa izan dugu Orendainen
Ekainaren 20an barne formakuntza saioa egin du Galtzaundik bere oinarri sozialeko eta azpi-taldeetako zein zuzendaritzako kideekin. Saioa Orendaingo Kultur Etxean egin da eta bertan, euskalgintzaren egituraren eta historiaren xehetasunak jaso dituzte galtzaundikideek. Horretarako, saioa baino lehen Euskalgintzaren egiturari eta euskaltzaleen…
Entitateei Euskaraldia nola aurkeztu lantzeko saioak herrietako taldeentzat
Euskaraldiaren bigarren edizioko nobedade nagusia entitateen parte hartzea da. Tolosaldeko hainbat herrietan taldeak lanean hasi dira 2020ko Euskaraldiari begira eta uda aurretik egin beharreko zeregin garrantzitsuenetakoa izango da Euskaraldia entitateei aurkeztu eta parte hartzera gonbidatzea. Horregatik, elkarte, ikastetxe, kirol talde,…