MINTZALAGUNA TOLOSALDEAN: INOIZ BAINO ESKURAGO

Urte batzuk badira eskualdeko eragile desberdinek Mintzalaguna egitasmoa martxan dutela. Ikasturte berriari begira ere, eskualdeko herri desberdinetan Mintzalaguna martxan jartzear da. Egitasmoa hainbat eragilek bultzatzen dute Tolosaldean: Anoetan Udalak eta AEKk; Villabonan eta Zizurkilen bertako udalek; eta Tolosaldeko gainerako herrietan…

HITZARMENA UEMAREKIN, TOLOSALDEAN BATERA ARITZEKO

Tolosaldeko 28 herrietan batera eragiteko, elkarlanerako hitzarmena egin dute UEMAk eta Galtzaundik. Euskarak Tolosaldean duen egoerari buruzko ikerketetan elkarlanean jardutea da hitzarmenaren asmoa. Hitzarmenaren atarian bi aldeek nabarmendu dutenez, “euskara biziberritzeko bidean pisu handiko eskualdea da Tolosaldea. 28 udalerri ditu,…

Tolosaldetik Senperera autobusez

Maiatzaren 14an, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. (H)aizu lemapean ospatuko da aurtengo jaia Seaskako Ikastolei laguntzeko eta festara elkarrekin joateko aukera izango dute Tolosaldeko euskaltzaleek. 9:30etan irtengo dira autobusak eta itzulera ordua 19:00tan izango da Senperen.