Herri Urratsera autobusez

Maiatzaren 14an, Herri Urrats ospatuko da Senperen Seaskako ikastolen alde. Tolosaldetik autobusak antolatzen ari gara bertara joateko. Izen ematea irekita dago maiatzaren 12a bitarte eta autobusak 10 euroko prezioa du (atarikide direnentzat 8 euro). Izena eman daitekeen lekuak honako hauek dira:

  • ALEGIA: Kultur Etxean.
  • TOLOSA: Galtzaundin.
  • ANOETA: Ikastolan.
  • IRURA: Ikastolan.
  • VILLABONA: Zubimusu ikastolan (Zentroan).
  • ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusak 9:30etan irtengo dira Alegiatik eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

  • ALEGIA: 9:30etan Ferreteriko geltokian.
  • TOLOSA: 9:35 Zezen plazan.
  • ANOETA: 9:40 Apaetxe baserrian.
  • IRURA: 9:45 Ikastola parean.
  • VILLABONA: 9:50 kiroldegian.
  • ZIZURKIL: 9:55 Oria paper fabrikako geltokian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude