Lan mundua euskalduntzeko dinamikaren aurkezpena

Ostegunean, hilak 17, 18:30ean, Tolosako Apattarreka industriagunean Tolosaldea Garatzenek duen auditorioan Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamika aurkeztu da. Eskualdeko lanbide heziketa institutuak, sindikatuak, garapen agentzia, udaletako euskara zerbitzuak eta euskalgintzako eragileak denbora luzez aritu dira elkarlanean eskualdeko datuak eta aurrera…

Euskarak enpresetako ateak zabalik

Galtzaundi euskara elkarteko Idoia Lahidalgak, Anoeta eta Irurako euskara teknikari Idoia Olanok eta euskararen erabilera sustatzeko konpromisoak hartu dituzten 13 enpresetako 3 ordezkarik agerraldia egin dute Anoetan. Idoia Lahidalgak azaldu duenez, “Irura eta Anoeta herri euskaldunak dira. Herritarren gehienak badaki…