“Zuri-beltzeko argazkiak”, Arantxa Urretabizkaiarekin

Arantxa Urretabizkaia idazleak Tolosako irakurle taldeak 2015eko abenduaren 16an kultur etxean egin bilkuran hartu du parte. Izan ere, Urretabizkaiaren “Zuri-beltzeko argazkiak” liburua aztertu dute bertaratutakoek. Hemen, aipatu eleberriari buruz hainbat agerkaritan idatzitako kritikak dira irakurgai. Urtarrilean, “Adiskide paregabea” Urtarrilaren 27an,…

Garazi Kamio irakurle taldean

Gaur maiatzak 27, 19etan, Tolosako kultur etxean irakurle taldeak egingo duen bilkuran hartuko du parte Garazi Kamio idazle andoaindarrak. Izan ere, Kamioren “Orube abandonatuak” liburua aztertuko dute bertaratutakoek. Eta, beraz, liburuak sortutako hausnarketak idazlearekin partekatzeko aukera izango dute irakurleek.

Sarriugarteren ‘Erraiak’ aztergai hilaren 29an

Tolosako irakurle taldeak uda aurreko hitzorduen berri eman du. Apirilaren 29an, 19:00etan, Danele Sarriugarteren “Erraiak” aztertuko dute kultur etxera gerturatzen direnek. Maiatzean, Garazi Kamioren “Orube abandonatuak” izango dute hizpide idazle andoaindarraren parte hartzearekin. Azkenik, ekainean, Janne Tellerren “Ezer ez” liburuaz…

Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 2

Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 25ean bilduko da berriro Tolosako irakurle taldea. Hurrenez hurren, ondoko liburuak aztertuko dituzte bertaratutakoek: Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak”, Mohamed Xukriren “Ogi hutsa” eta Harkaitz Canoren “Neguko zirkua”. Martxoaren 25eko bilkuran, gainera, Harkaitz Canok ere…