Bertso-saioa izango dugu tabernan

Aste santuko oporrak pasa ostean, hileko azken osteguna izango dugu eta Galtzaundi tabernan, betiko legez, kultur ekitaldi bat antolatu da. Oraingo honetan, apirilaren 25ean, bertso-saioa antolatu da tabernan, Harituz Bertsozale Bilgunea, Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso-Eskola eta Ibarrako Euskara Taldearekin elkarlanean.…

Karrereren ipuinak, txikien eta nagusien gozagarri

Ostegunean, Joxemari Karrere ipuinkontalaria izan da Galtzaundi tabernako hileko ekitaldiko protagonista.  Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean antolatutako saiora haurrak eta gurasoak gerturatu dira eta ederki gozatu dute Karrereren kontakizunez. Korrika Kulturalaren agendan ere kokatu da emanaldia.

[GUTUNA] Bejondeizula Kabi Alai!

Inauteriak amaitu berri ditugun honetan, gure eguneroko jardunari heldu berri diogu. Astebeteko eromenaren eta festaren ondoren, atzera begira jartzean, pozik eta itxaropentsu gogoratzen dugu aurtengo Ostegun Gizen eguna. Aurrerapena izan zen egun batzuk lehenago Kabi Alai elkarteak sareetan aireratu zuen…

Laponiako Sami talde batek bisitatu du Galtzaundi

Pablo Dendaluzek, Iker Iriartek, Josu Iztuetak eta Aitor Ossak egindako bidaian oinarritutako Arrastoan dokumentalak hartu-emanerako bidea ere ireki du euskaldunen eta samien artean. Haien eskutik, Euskal Herrira etorri da Laponiako ordezkaritza bat eta ostegunean, Galtzaundiren egoitzan izan dira euskara elkarteko jardunaren berri izateko.…

Galtzaundiko emakumeon adierazpena

Ezaugarri partikularrak dituen pertsonez osatuta dago gizartea. Ezaugarri bakoitza da garrantzitsua, beste edozein baino gehiago edo gutxiago izan gabe. Partikulartasun horretatik bizitzeak eta bestearena errespetatzeak egiten gaitu gizatiar. Denok dugu zer esan, eman eta jasotzeko eskubidea. Errealitatea ordea bestelakoa da,…

Joxemari Karrere ipuinkontalaria izango da tabernan

Galtzaundi tabernako martxoko ekitaldian Joxemari Karrere ipuinkontalaria izango da protagonista. Euskal Herrian ez ez ezik, Iberiar penintsula osoan zein Latinoamerikan ere aurkeztu ditu bere lanak ipuin kontalari pasaitarrak. Hitzordua martxoaren 28an izango da, ostegunean, 19:00etatik aurrera eta Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko…

EHko inauteriak izan ditugu hizpide

Aitzpea Leizaola antropologoa izan da Galtzaundi tabernan Euskal Herriko inauteriei buruzko hitzaldia eskaintzen. Bertaratu den jendearekin batera, Euskal Herrian dauden inauteri desberdinen inguruko analisia egin du Leizaolak eta eskualdean ditugun errealitateei buruz ere hitz egin du.

Inauteriei buruz arituko gara Galtzaundi tabernan

Dagoeneko Tolosaldera iristear dira inauteriak, lehenik eta behin Lizartzara eta ondoren Abaltzisketa eta Tolosara. Iñauterien gaia jorratzeko garai aproposa dela kontuan hartuz, Aitzpea Leizaola antropologoa eta EHUko irakaslea izango da Galtzaundi tabernako datorren osteguneko protagonista. Saioa otsailaren 21ean izango da,…