Euskara praktikatzeko txangoak

Euskara praktikatzea helburu duten txangoak antolatu ditu Banaiz Bagara elkarteak uztailerako eta abuzturako. Tolosari dagokionez, asteazkenero, 19:30ean, kultur etxean elkartuko dira. Alegian eta Villabonan ere egingo dira irteerak. Hurrenez hurren, ostiralero, 19:30ean, kultur etxetik eta astelehenero, 19:45ean, Gaztelekutik irtengo dira.