Bere ibilbidearen errepasoa egin du Anje Duhaldek ‘Sormenetik’en

Anje Duhalde musikari arrangoiztarra izan da Galtzaundi Euskara Taldeak sustatutako Sormenetik egitasmoaren protagonista urriaren 21ean. Ekimenaren laugarren edizioa izan da larunbatekoa eta jende andana bildu da Zerkausiko beherko solairuan Garbiñe Ubeda kazetari eta idazle tolosarrak abeslariari egin dion elkarrizketa entzutera.

Duhaldek bere musika ibilbidearen errepasoa egin du Oria ibaiaren alboan, nerabezarotik hasi eta gaur egunera arte bizitako esperientziak elkarbanatuz. Hainbat anekdota eta pasadizo aipatuz, ordubeteko saioaz gozatzeko aukera izan dute gerturatutakoek eta amaieran, lapurtarraren ahotsaz gozatzeko aukera ere izan dute, gitarraz lagundurik. Azkenik, Sormenetikera elkartu zirenek jana eta edana dastatzeko aukera izan zuten Tolosako Azokaren eskutik.

Tolosaldeko euskarazko komunikabideen elkarlanari esker, solasaldi osoa ikusgai dago sarean:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude