‘Arnastu euskara’ Lip Duba grabatu du Tolosaldeko euskalgintzak

Azken hilabeteetan lanketa berezia egin ondoren, Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldeko euskalgintza protagonista duen Lip Duba sustatu du. Eskualdeko hainbat eragilerekin batera antolatu da maiatzaren 27an Tolosako alde zaharreko kaleetan grabatu den bideoa. Larunbateko 12:30ean hasi zen ekimena eta ibilbide osoan parte hartu zutenek eta bestelako norbanakoek Plaza Zaharrean egin zuten topo.

Ia kilometro erdian, ehunka lagun eta 50 talde baino gehiago elkartu ziren ekitaldian, Tolosaldeko euskalgintza haize ufada ikaragarria emanez. Jarraian, ‘Arnastu euskara’ Lip Duba:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude