Autobusa antolatu dugu Tolosaldetik Durangoko azokara

Durangoko Azokako 59. edizioa abenduaren 5etik 8ra antolatuko da “Hartzea ematea da” lelopean. 274 erakusmahai ipiniko dituzte 153 partaideren artean, eta 933 kultur nobedade egongo dira kulturazaleek hartzeko eta emateko. Denetariko estilo eta gaiak jorratzen dituzte sorkuntza lan horiek, eta tokikoak bezala, mundu mailakoak ere badira. Esaterako, Palestinari buruz aurkeztuko diren zenbait lan, euskaratik ere munduari begiratzen zaion adibide. Lan berriak aurkezteko 200 ekitaldi inguru programatu dira. Egitarau osoa, webgune honetan kontsultatu ahalko dute zaleek.

Durangoko azokara autobusa, abenduaren 7an:

Beste urtebetez, Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Durangora joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da abenduaren 7an. Izen ematea irekita dago abenduaren 4era, asteazkena, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikidedirenentzat 12 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. 
 
Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 10:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 20:00etan izango da, Durangon. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

Hemen eguneko egitaraua ikusgai.