TOLOSALDETIK KILOMETROETARA AUTOBUSEZ JOATEKO AUKERA

Irailaren 24an, Kilometroak jaia ospatuko da Oñatin Txantxiku ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko. Izen ematea irekita dago irailaren 21a bitarte eta autobusean joateak 10 euroko prezioa du (atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak  hauek dira:

  • ALEGIA: Kultur Etxean.
  • ANOETA: Ikastolan.
  • IRURA: Ikastolan.
  • TOLOSA: Galtzaundin.
  • VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
  • ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusak 9:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Oñatin. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

  • ZIZURKIL: 9:30 Oria paper fabrikako geltokian.
  • VILLABONA: 9:40 kiroldegian.
  • IRURA: 9:50 Ikastola parean.
  • ANOETA: 9:55 Apaetxe baserrian.
  • ALEGIA: 10:00 Ferreteriko geltokian.
  • TOLOSA: 9:30 Zezen plazan.